Fluoreszentzia eta, orokorrean, luminiszentziari buruz hitz egin genuen Willy Roa eta biok Divertimento kromatiko honetan. Gai zoragarria da gero, eta eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun produktuei buruz hitz egin genuen: arrautzak, tonika, garbitzaileak, errotulagailuak, etab. Beste batzuk ez dira horren ezagunak, baina oso erabilgarriak dira zientzian, eosina eta fluoriszeina, adibidez. Bukatzeko kimioluminiszentzia utzi genuen: ipurtargien dirdira, odola detektatzeko luminola, itsasoa argitzen duten Noctilucak, etab. Hemen duzu elkarrizketa osoa eta blogean argazki batzuk aurki ditzakezu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario