lunes, 14 de noviembre de 2016

Sagardoaren kimika

Bazenekien pH-ak izugarrizko garrantzia duela sagardoaren propietateetan? Eta azidotasunaren arduradunak azido laktikoa eta azido malikoa direla? Hori eta beste hainbat bitxikeria edari honi buruz "Oreka kimikoa eguneroko bizitzan" jarduerari dagokion artikulu honetan.
(egilea: Laura Sarasola)


martes, 8 de noviembre de 2016

Artearen erradiografia

X-izpiek medikuntzan ez ezik, arte munduan ere aplikazio ugari dituzte. Artearen hainbat sekretu ezagutu nahi badituzu zientzia kaieran publikatutako lehenengo artikulua irakurri behar duzu!

lunes, 7 de noviembre de 2016

Azido ahulak eta sendoak


Oso infograma ona  azidoen sendotasunari buruz.
Egilea: CompoundChem (Ingelesez)

pH negatiboa

Normalean pH eskala 0-tik 14-ra doala esaten digute. Orduan zelan da posible pH negatiboa izatea? Hemen erantzuna istorio bitxi baten bidez. Gogoratzen lehenengo egunean aipatutako aktibitatea eta aktibitate koefizientea? 
Egilea: @elbuhodelblog (Erderaz)

Azidoak, baseak eta pH eskala

pH kontzeptua ulertzea ezinbestekoa da azido-base oreka ulertzeko. Infograma honetan informazio gehiago duzue horren inguruan. Egilea: CompoundChem

domingo, 6 de noviembre de 2016

Azido-base teoria ezberdinak

Historian zehar teoria ezberdinak egon dira azido eta baseen portaera definitzeko: Arrehenius, Brønsted-Lowry, Lewis,etab. Hemen informazio gehiago aurki dezakezu.
Egilea: hiru.eus



miércoles, 2 de noviembre de 2016

ZIENTZIA ASTEA

XVI. zientzia astea hemen da!
Bilbon, Donostian eta Gasteizen ekintza ugari dituzue. Esteka honetan informazioa guztia aurkituko duzue. Nire aldetik, Artearen ezkututako mezuak argitzen tailerrean parte hartzera animatzen zaituztet. Larunbatean 11.15etan euskaraz eta 12.30etan erderaz.

¡La XVI. zientzia astea está aquí!
Hay varios eventos en Bilbo, Donostia y Gasteiz. En este enlace encontraréis toda la información. Por mi parte os animo a participar en el taller Descifrando los mensajes ocultos del arte. El sábado a las 11.15 en euskara y a las 12.30 en castellano.