Bilbohiria irratian Xabier Monasterioren Zientzialari irratsaioan egindako elkarrizketa (2017.04.20).
"Gutako gehienok besterik uste badugu ere, kimikak eta arteak lotura estua dute batak bestearekiko. Margolari batek edo zizelkari batek artelan bat egin behar duelarik, oso kontuan hartzen du zer-nolako euskarri, lanabes eta pinturak erabiliko dituen, material horiek beren artelanaren iraupena, sendotasuna eta ikusgarritasuna bermatuko dituztelako, besteak beste. Bestalde, denok jakina denez, kimika ezinbestekoa gertatzen zaie teknikariei artelanen faltsutzeak hautemateko orduan. Gai hauek dira, hain zuzen, gaurko Zientzialari saioan Oskar Gonzalez Mendia kimikariak zehatz-mehatz azalduko dizkigunak"
No hay comentarios:
Publicar un comentario