Olio-pintura teknika arrakastatsuenetako bat izan da XV. mendetik margolarientzat. Gaurkoan teknika honen kimikaz hitz egin dugu, eta gauza berri bat ikasi dugu: denborarekin xaboi metalikoak sortzen dira... koadroak zikintzen dituzten xaboiak. Hemen entzun dezakezue.
Mostrando entradas con la etiqueta Euskaraz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskaraz. Mostrar todas las entradas
lunes, 24 de abril de 2023
lunes, 16 de enero de 2023
Divertimento Kromatikoa: Beira koloreduna
Beira koloreduna garrantzi handiko materiala da, eta kimika asko gordetzen du fabrikazioan. Bereziki zaila izan zen beira gorria lortzea. Eta, gezurra badirudi ere, zailena izan da koloregabekoa sortzea. 2022a beiraren nazioarteko urtea izan zen, material honi buruz gauza gehiago ikasi nahi badituzu, entzun ezazu Norteko Ferrokarrileko saio hau.
lunes, 30 de mayo de 2022
Divertimento kromatikoa: Zalantzazko Van Gogh bat
Van Gogh-en ustezko koadro baten istorioa ekarri dizuegu oraingoan. Zalantzazkoa zen egilea Van Gogh zen ala ez. Artearen historialariek ez ezik, zientzialariek ere aztertu zuten. Eta ezin dizuet gehiago kontatu spoilerra ez egiteko... Entzun hemen.
lunes, 14 de marzo de 2022
Divertimento kromatikoa: Kolore Zuria
Zuria "kolore" oso garrantzitsua da artistentzat. Gaurkoan pigmentu zurien historiari buruz hitz egin dugu, hasieratik zuririk zurienera iritsi arte. Hementxe entzun dezakezue.
lunes, 13 de diciembre de 2021
Divertimento kromatikoa: Pigmentu toxikoak
Beruna, merkurioa, kromoa eta artsenikoa dira, beste batzuen artean, taula periodikoan aurkitu ditzakegun elementu kimikoak. Baina beste nonbait aurkitu ditzakegu: margolanetan. Saio honetan pigmentu toxikoei buruz hitz egin dugu.
lunes, 18 de octubre de 2021
Divertimento Kromatikoa: Infragorria eta Artea
Infragorria ez da kolore bat. Hala ere, divertimento kromatikoan infragorriari buruz hitz egin dugu. Zergatik? Artea aztertzeko oso erabilgarria delako. Hemen entzun dezakezu.
viernes, 11 de junio de 2021
Divertimento kromatikoa: Koloreak naturan
David Attenboroughen Life in color dokumentala aukera paregabea da animalien koloreei buruz ikasteko. Saio honetan animaliek kolorea haien alde nola erabiltzen duten ikasi dugu: ehizatzeko, ugaltzeko, etab. Hementxe entzun dezakezu.
lunes, 29 de marzo de 2021
Divertimento kromatikoa: Oihuaren zorigaiztoak
Oihua (edo garrasia?) Munch artistaren koadrorik ezagunena da. Baina, ba al zenekien 4 bertsio existitzen direla? Esaten dute haietariko batean txori-kaka dagoela. Beste bat, berriz, degradazio kimikoa jasaten ari da. Zer dio zientziak gai horiei buruz? Willyrekin izandako berriketa elkarrizketa hementxe entzun dezakezu.
lunes, 8 de febrero de 2021
Divertimento kromatikoa: Faltsutzeak
Artelanak faltsutzeari buruzko lau istorio aurkezten dizkizuegu: Pere Mates-en kasua, Alceo Dossenaren eskulturak, Beltracchi senar-emazteen koadroak eta van Meeger-en Vermeer-ak. Faltsuari buruzko istorioak, denak egitazkoak. Hemen entzun ditzakezu.
viernes, 4 de diciembre de 2020
Divertimento kromatikoa: Bizkaia zubia eta Somorrostroko gorria
2010an Bizkaia zubiaren kolore berria aukeratzeko inkesta bat egin zen. Orain, Somorrostroko gorria izeneko kolorez margotuta dago. Willy eta biok burdinaren eta Bilboko itsasadarraren arteko loturaz hitz egin digu. Hemen entzun dezakezu.
lunes, 28 de septiembre de 2020
"Por qué los girasoles se marchitan" Norteko Ferrokarrilan
Liburu berria Norteko Ferrokarrila irratsaioan aurkeztu behar genuela argi zegoen. Elementu kimikoei eta arteari buruz hitz egin dugu Willy Roa eta biok. Hemen entzun dezakezu "Por qué los girasoles se marchitan" liburuaren aurkezpena.
lunes, 15 de junio de 2020
Divertimento kromatikoa: Tatuajeak
Azalean sartzen ditugun tintek, tatuajeen tintek, antza dute, adibidez, artelanetan erabiltzen ditugunekin. Oskar Gonzalez EHUko kimikariak kontatu digu nolakoak diren, zer pigmenturekin eginda dauden eta zer beste osagai kimiko dituzten. Gainera, kontatu digu ez dagoela informazio asko tinta horiek osasunean nola eragiten duten. Tatuajeen tintei buruz dakiguna eta ez dakiguna izan da gure saioan. Hemen entzun.
martes, 14 de abril de 2020
Divertimento kromatikoa: Pigmentu bereziak
Gaurkoan oso kolore-paleta berezia ekarri dugu: momia marroia, india horia eta Tiroko purpura pigmentuena. Horrez gain, margotzeko modu arrarori buruz hitz egin dugu, istorio eskatologikoak gehienak, pigmentuekin lotuta. Entzun hemen.
domingo, 2 de febrero de 2020
Teknopolis
Teknopolis programan Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduan erakusten ditugun teknika batzuei buruz hitz egin genuen. Ikusi erreportajea hemen.
En el programa Teknopolis hablamos de algunas de las técnicas que enseñamos en el Grado en Conservacion y Restauración de Bienes Culturales. Aquí puede ver el reportaje.
viernes, 31 de enero de 2020
Divertimento kromatikoa: Berdea
Orain erraza da. Margoen denda batera joan, eta pigmentu berde egonkor eta seguru bat eros daiteke. Baina hori da kimika sintetikoaren onura bat. Hura baino lehen, ordea, nola lortzen zuten pigmentu berdeak? Erantzuna, Norteko Ferrokarrila irratsaioan.
sábado, 5 de octubre de 2019
Divertimento kromatikoa: Beruna
Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko urtea ospatzeko beruna eta arteari buruz hitz egin dugu: Notre Dame, beirateak, eskulturak eta hainbat pigmentu. Entzun hemen 33. minututik aurrera (edo hasiera-hasieratik Onintze Salazar meteorologoa entzun nahi baduzu).
miércoles, 13 de marzo de 2019
Divertimento kromatikoa: Estatua zaharren kolorea
Zuri-zuriak imajinatzen ditugu grekoen eta erromatarren garaiko estatuak eta tenpluak. Baina egia beste bat da: kolorea zuten! Aztarna gehienak galdu egin dira, baina kimikari esker jatorrizko pintura nolakoa zen ezagutu dezakegu. Norteko Ferrokarrilean azaltzen dizuet.
sábado, 10 de noviembre de 2018
Divertimento kromatikoa: Fluoreszentzia egunerokoan
Fluoreszentzia eta, orokorrean, luminiszentziari buruz hitz egin genuen Willy Roa eta biok Divertimento kromatiko honetan. Gai zoragarria da gero, eta eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun produktuei buruz hitz egin genuen: arrautzak, tonika, garbitzaileak, errotulagailuak, etab. Beste batzuk ez dira horren ezagunak, baina oso erabilgarriak dira zientzian, eosina eta fluoriszeina, adibidez. Bukatzeko kimioluminiszentzia utzi genuen: ipurtargien dirdira, odola detektatzeko luminola, itsasoa argitzen duten Noctilucak, etab. Hemen duzu elkarrizketa osoa eta blogean argazki batzuk aurki ditzakezu.
sábado, 6 de octubre de 2018
Divertimento kromatikoa: Odol guztiak ez dira gorriak
Gure odola gorria da, nahiz eta gutxi batzuek odol urdina dutela dioten. Kolore gorria hemoglobinari zor diogu, oxigenoa garraiatzen duen proteina. Beste animalia batzuen odola, berriz, ez da gorria, oxigenoa garraiatzeko beste sistema batzuk erabiltzen dituztelako. Compound of Interest web orrian informazio gehiago irakur dezakezu hemen eta hemen. Hori buruz hitz egin nuen Divertimento kromatikoan.
martes, 15 de mayo de 2018
Divertimento kromatikoa: Kromatografia, koloreetatik kimikara
Kromatografia, jatorriz, hostoen pigmentuak banatzeko asmatu zen teknika analitikoa da. Hau da, koloreak banatzeko asmatu zen. Horregatik deitzen da horrela, koloreak + idaztea (grekotik).
Kromatografia asmatu zuen botanikariari buruz eta beste hainbat gauzei buruz hitz egin nuen Divertimento Kromatikoan: Kromatografia, koloreetatik kimikara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)















