Beira koloreduna garrantzi handiko materiala da, eta kimika asko gordetzen du fabrikazioan. Bereziki zaila izan zen beira gorria lortzea. Eta, gezurra badirudi ere, zailena izan da koloregabekoa sortzea. 2022a beiraren nazioarteko urtea izan zen, material honi buruz gauza gehiago ikasi nahi badituzu, entzun ezazu Norteko Ferrokarrileko saio hau.
Mostrando entradas con la etiqueta koloreak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta koloreak. Mostrar todas las entradas
lunes, 16 de enero de 2023
lunes, 14 de marzo de 2022
Divertimento kromatikoa: Kolore Zuria
Zuria "kolore" oso garrantzitsua da artistentzat. Gaurkoan pigmentu zurien historiari buruz hitz egin dugu, hasieratik zuririk zurienera iritsi arte. Hementxe entzun dezakezue.
viernes, 11 de junio de 2021
Divertimento kromatikoa: Koloreak naturan
David Attenboroughen Life in color dokumentala aukera paregabea da animalien koloreei buruz ikasteko. Saio honetan animaliek kolorea haien alde nola erabiltzen duten ikasi dugu: ehizatzeko, ugaltzeko, etab. Hementxe entzun dezakezu.
viernes, 31 de enero de 2020
Divertimento kromatikoa: Berdea
Orain erraza da. Margoen denda batera joan, eta pigmentu berde egonkor eta seguru bat eros daiteke. Baina hori da kimika sintetikoaren onura bat. Hura baino lehen, ordea, nola lortzen zuten pigmentu berdeak? Erantzuna, Norteko Ferrokarrila irratsaioan.
miércoles, 13 de marzo de 2019
Divertimento kromatikoa: Estatua zaharren kolorea
Zuri-zuriak imajinatzen ditugu grekoen eta erromatarren garaiko estatuak eta tenpluak. Baina egia beste bat da: kolorea zuten! Aztarna gehienak galdu egin dira, baina kimikari esker jatorrizko pintura nolakoa zen ezagutu dezakegu. Norteko Ferrokarrilean azaltzen dizuet.
sábado, 6 de octubre de 2018
Divertimento kromatikoa: Odol guztiak ez dira gorriak
Gure odola gorria da, nahiz eta gutxi batzuek odol urdina dutela dioten. Kolore gorria hemoglobinari zor diogu, oxigenoa garraiatzen duen proteina. Beste animalia batzuen odola, berriz, ez da gorria, oxigenoa garraiatzeko beste sistema batzuk erabiltzen dituztelako. Compound of Interest web orrian informazio gehiago irakur dezakezu hemen eta hemen. Hori buruz hitz egin nuen Divertimento kromatikoan.
martes, 15 de mayo de 2018
Divertimento kromatikoa: Kromatografia, koloreetatik kimikara
Kromatografia, jatorriz, hostoen pigmentuak banatzeko asmatu zen teknika analitikoa da. Hau da, koloreak banatzeko asmatu zen. Horregatik deitzen da horrela, koloreak + idaztea (grekotik).
Kromatografia asmatu zuen botanikariari buruz eta beste hainbat gauzei buruz hitz egin nuen Divertimento Kromatikoan: Kromatografia, koloreetatik kimikara.
jueves, 8 de marzo de 2018
Divertimento Kromatikoa: Ventablack
Beltza kolore bat al da? Zein da munduko beltzik beltzena? Kolore baten patentea lor daiteke? Galdera hauen guztien erantzuna Divertimento Kromatikoan: Vantablack.
domingo, 10 de diciembre de 2017
Divertimento Kromatikoa: Pigmentu urdinen historia
Urdina kolore berezia eta bitxia da. Artearen historian zehar hainbat pigmentu urdin sortu dira, batzuek besteek baino arrakasta handiagoa izan dute... Divertimento Kromatikoan kontatzen dizut: Pigmentu urdinen historia.
lunes, 23 de octubre de 2017
Divertimento Kromatikoa: Burdin oxidoa, gorriaren ataria.
Pigmentu bakar bati esker, historiaurretik gure egunetara bidaia egingo dugu Divertimento Kromatikoan: Burdin oxidoa, gorriaren ataria.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








