Beira koloreduna garrantzi handiko materiala da, eta kimika asko gordetzen du fabrikazioan. Bereziki zaila izan zen beira gorria lortzea. Eta, gezurra badirudi ere, zailena izan da koloregabekoa sortzea. 2022a beiraren nazioarteko urtea izan zen, material honi buruz gauza gehiago ikasi nahi badituzu, entzun ezazu Norteko Ferrokarrileko saio hau.